Ohiko eskaerak

Sexu-hezkuntza

Sexu-heziketaren helburua gizabanako bakoitzak bere nortasuna, sentimenduak eta bizipenak ezagutzea, onartzea eta adieraztea da, eta helburu hori lortzeko gakoa biografia sexuala da. Sexuazio-prozesuak, sexualitatearen garapenak, historia erotikoak, maitasunak eta sozializazio sexualak osatzen dute biografia sexuala. Gizon eta emakume bakoitza zer den, zer bizi, zer sentitzen eta adierazten duen eraikiz, eta baita nondik erlazionatzen den ere.

Ohiko eskaerak

Irakasleentzako prestakuntza eta aholkularitza

Eguneroko bizitzan, irakasleek sexualitateari buruzko eskaerak, galderak, nahiak eta kezkak jasotzen dituzte adingabeengandik. Egoera horien aurrean, irakasleen artean galderak sortzen dira: erantzun beharko lukete ala ez? Zer erantzun? Familiak tartean sartu behar al dira? Galdera horien aurrean, erantzutea beharrezkoa dela uste dute batzuek; beste batzuek oraindik ez dela unea uste dute, edo galdetzen denari baino ez zaiola erantzun behar.

Galdera horiei erantzunak aurkitzeko eta Giza Sexu Egitatean oinarritutako hausnarketak egiteko, “Irakasleentzako Sexologiako Prestakuntza eta Aholkularitza” eskaintzen dugu.

Formakuntza

GUZUren prestakuntza arloa erabiltzaile askori zuzenduta dago, profesionalak, partikularrak, enpresak eta erakundeak barne. Formakuntza eskaintza zabala eskaintzen dugu:

Sexologia

  • Nesken eta mutilen sexualitatea: ulertu, laguntzeko.
  • Sexualitateak eta dibertsitate funtzionala
  • Gako sexologikoak hezkuntzako esku-hartzeetan: Sexuen hezkuntza
  • Sexualitatea adineko pertsonengan

Soluzioetan oinarritutako praktika (Solution Focused Practice)

  • Hezkuntza testuinguruko konponbideetan oinarritutako esku-hartzea
  • Soluzioetan oinarritutako esku-hartze sistemikoaren praktikarako sarrera

Psikologia

  • Autoestimu tailerra

Gure prestakuntza programek hainbat arlo hartzen dituzte barne, gure erabiltzaileen beharrak asetzeko eta ikaskuntza hainbat eremutan sustatzeko.