GURA DOZU

Guzu, zentroaren filosofia

GUZU galdera eta gonbidapena da. GURA DOZUren laburdura. GUZUk gure zentrora hurbiltzera gonbidatzen zaitu.

GUZUk parte-hartzaileak ere definitzen ditu: GU eta ZU. GUk ZUgan lan egiten dugu.

ZU norbanakoa, bikotekidea, familia, taldea edo erakundea izan zaitezke.

Ikuspuntu sistemikotik, harremanak (GU) eta gizabanakoak (ZU) interesatzen zaizkigu,

Akonpainamendua

Terapia

Pertsonen arazoei eta eskaerei irtenbideak bilatzeko prozesua da.

Informazio gehiago
Kontseilaritza

Aholkularitza

Pertsona, erakunde eta ETEentzat gainbegiratze, aholkularitza eta coaching prozesuak.

Informazio gehiago
Formakuntza

Prestakuntza

Herritarrei eta profesionalei ezagutzak eta gaitasunak hurbiltzeko ekintzak dira.

Informazio gehiago

Ez gaituzte gauzek berek asaldatzen, gauza horietaz ditugun iritziek baizik.

Online terapia-saioak

Terapia-prozesua, tradizionalki, kontsultan egiten da, bezeroaren bisitarekin. Modalitate presentzial honek pertsonen arteko hurbileko harremana ezartzeko abantaila eskaintzen du, hitzezko nahiz hitzik edo keinurik gabeko komunikazioa barne har dezakeen espazio batean.

Hala ere, teknologia berriek (posta elektronikoa, txata, sare sozialak, bideokonferentziak, eta abar) bezeroarekin harremanetan jartzeko aukera berriak zabaldu dituzte, zuzenean kontsultara joan ezin diren pertsonei terapia-zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duten tresnak eskainiz.

Horrela, ONLINE formatuak aukera ematen du aurrez aurreko formatuan artatu ezin diren testuinguru eta egoerei erantzuna emateko. Mugak dituen arren (ezin zaie eskaera guztiei erantzun) eta formatu tradizionalaren abantailarik ez duen arren (bezeroaren hurbiltasuna eta pertzepzio handiagoa), ONLINE formatuak aukera ematen du urruneko arreta eskaintzeko zerbitzu mota hori behar duten egoera zehatzetan (lanaren ondoriozko denbora falta, pertsonen zaintza, bidaiak, gaixotasuna, etab.).

Saioek ordubete inguruko iraupena dute eta saio bakoitzeko kuota bat ezarri dugu. Kuota ordaintzeko hainbat bide eskaintzen ditugu: PayPal edo banku-transferentzia.

Kontsultatu ordutegia